Txoko
«Andoaingo kirol merezimendu sariarekin saritua»
AIURRI Andoain 2012-06-21
Kirol merezimenduaren saria Jose Antonio Gutierrez Gutiri
Leizaran eskubaloi taldeko Jose Antonio Gutierrez Guti-k jaso zuen aurtengo Kirol Merezimendu saria, ekainaren 15ean Basteron egin zen ekitaldian.
Kronika eta elkarrizketa:
Sari banaketa ekitaldia arrakasta handiz ospatu den Kirol Astearen azken ekitalditzat jo zen. Kirol Patronatuak eta Andoaingo hamasei kirol elkarteek antolatu dute aste hori; “parte hartzailea, eta herrian kirol jarduera ezberdinek bizi duten islada polita”, Ainara Rodriguez kirol zinegotzi eta alkate-ordeak aitortu bezala.
Sona handia eman nahi izan zioten 2010ean burutu zen lehen Kirol Galari, arloz arlo, merezimenduak banatuz. Aurtengo bigarren edizioa, ordea, xumeagoa gertatu da formatoari begiratuz gero. Nolanahi ere, atzera begiratzeko, hunkitzeko, txalotzeko eta barre egiteko arrazoiak eskaini zituen.
Oso bizia gertatu zen ekitaldia. Katramila antzerki taldeak kirolari buruzko esketxak tarteka antzezten zituen ekitaldian, Andoainen kirola afizioz eta pasioz praktikatzen duten ehunka kirolzale gogoan izan zituzten.
Bideo batekin, Kiroldegiaren hogeigarren urteurrena gogoratu zuten.
Baina, batez ere, Jose Antonio Gutierrezengan bideratu ziren begirada guztiak. Langilea, fina, zintzoa, umila, kirolzalea… Adiera ugari jarri zizkioten Jose Antonio Gutierrez Guti-ren izana eta lorpenak definitzeko orduan.
Jose Antonio Gutierrez, Kirol merezimendu saria:
Nolaz jaso zenuen merezimendu saria?
J.A.G. Ixiar Olanok lehengo astean hots egin zidan boto kopururik handiena jaso nuela jakinarazteko. Ezezkoa ematea izan zen nire lehen erreakzioa, jendaurreko ekitalditarako ez dudalako balio, batez ere. Geroxego, baina, modu baikorragoan pentsatu nuen, nire alde egin zutenek eta antolatzaileek errespetua merezi zutela eta; baietz erantzun nien. Dardarka pasa ditut aurreko egun guztiak.
Ekitaldian ere argi geratu zen ez dudala balio jendaurrean hitz egiteko. Leizarango kideak, kirol patronatuko kideak eta familiari eskerrak emateko besterako ez nintzen gai izan, eta hori ere gaizki egin nuen, ilobak eta batez ere, emaztea–sariaren erdia merezi duena– aipatu gabe utzi bainituen.
Leizaranen egin duzun lana deskribatzerakoan, denek bertuteak besterik ez zituzten aipatu ekitaldian…
J.A.G. Ez dakit zer esan… Ezagutzen nautenek epaitu beharko lukete eskubaloiari eskaini diodana… Beharbada, konstantea izan naizena egia izan liteke. Azken urtetan amaginarrebaren zainketak eta lantokiko errelebo sistemak direla eta, aldendu egin naiz, baina gainerakoan, klubean sartuta eman ditut 33 urteak, denetik eginez.
Leizaran klubaren sorretatik geratzen den bakarra zara…
J.A.G. 1979an Rodrigez, Sobrado, Goñi, Olazabal eta Garcia jokalari beteranoek klubaren sorrera sustatu zuten. Horiek zuzedaritzan sartzera gonbidatu ninduten, laguntzaile bezala. Eskola garaian eskubaloian zerbait jokatutakoa nintzen, gehiago ez, baina baiezkoa eman nien. Hamabost lagun bildu ginen zuzendaritza hartan. Eskubaloia herrian zabaltzen hasi, eta egundoko gauzak lortu genituen denbora gutxian; ikastetxetan gazteen txapelketak antolatu genituen eta taldeak osatu genituen maila ezberdinetan; Ikusi egin behar zen Arrateko frontoian ze giro sortzen zen gure partidatan! Pentsa, herriko futbol taldea ere kexatu egin zen, gazteak kentzen genizkiela esanez!
Handik urte batzutara, ordea, ia bakarrik geratu zinen…
J.A.G. Antonio Sobrado lehendakariak utzi egin behar izan zuen kluba 1987an edo, eta atzetik joan ziren zuzendaritzako ia denak. Iritsi ginen lekura iritsita, herriko gazteei futbola ez zen beste kirol baten aukera eskaintzea lortu eta gero, erabaki nuen edozer gauza egin behar zela kluba pikutara joan ez zedin. Horrela, Javier Eskuderok, Esteban Iglesiasek eta hirurok egin genuen aurrera. Niri lehendakari izatea egokitu zitzaidan orduan, baina hiruron artean denetik egin behar izan genuen, baita bost taldeen entrenatzaile izatea ere! Asteko, egun guztiak eskaintzen genizkion klubari; igande arratsaldea libratzen nuen soilik, eta etxean geratzen nintzen orduan, pott eginda.
Egunean ordu bete besterik ez ziguten ematen frontoian, eta kirol miraririk ezin izan zen egin baldintza haietan.
Kiroldegia eraikitzean, gauzak hobetzen joango ziren zuentzat…
J.A.G. Ez pentsa, aurreneko urteak nahiko gogorrak izaten segitu zuten. Azken urtetean, ordea, gauzak asko aldatu dira onerako: Manolo Alaña bezalako pertsona langile bat dago hor, gazteak ere ardurak hartzen joan dira zuzendaritzan… Gurasoek ere asko laguntzen dute edozertan, eta esaterako, Usurbilera jokatzera joateko jada ez daukagu autobusa eta trena hartu beharrik, iraganean bezala!
33 urtetan bizitutako une mikatzak eta gozoak aipatuko al zenituzke?
J.A.G. Unerik tristeenak talde bat edo beste desagertu beharrak eragin dizkit. Kategori ezberdinen arteko katea hausten baita orduan, eta gero hiruzpalau urte kostatzen da taldea berriro osatzea.
Gozoenak, berriz, taldeko kide guztien artean beti egon den armonia ona. Talde giro horrek gainerako zoritxarrak ahazten laguntzen dizu.
Nola ikusten duzu Leizaranen osasuna, etorkizuna…?
J.A.G. Une honetan hamaika talde dauzkagu: helduenak bi, jubenil eta kadete mailatan ere bina; eta infantil mailan beste bost. Oinarrizko maila den infantiletan hainbeste talde edukitzea itxaropentsu egoteko modukoa da. Nik uste, Leizarani etorkizun oparoa datorkiola, baldin eta beti eduki duen filosofiari eusten badio: alegia, ez ibiltzea handikeritan, eta helburua eskubaloiarekin gozatzea izatea, eta batez ere, gazteen kirol eta giza formazioari begiratzea. Hori bai, argi eduki behar da eskubaloia beti egongo dela kondenatuta futbolaren azpian bizitzera.
El Diario Vasco 17 de junio del 2012
JOSÉ ANTONIO GUTIÉRREZ
Un hombre trabajador, constante y perseverante. Una buena persona, paciente y humilde. Quien reúne todas estas cualidades es José Antonio Gutiérrez Zelatun, ‘Guti’, merecedor del primer premio al mérito deportivo que otorgaban el viernes el Patronato Municipal de Deportes y los clubs deportivos. El galardón reconoce, en palabras de la concejal Ainara Rodríguez, su afán de superación, su esfuerzo, su honradez y también su modestia. Gutiérrez Zelatun recibía el premio en un acto organizado en Bastero en el que contó con el apoyo de su familia y amigos y de los compañeros del club Leizarán de balonmano al que lleva dedicados 33 años. Junto con Avelino García, primer presidente del Leizarán, y otros aficionados al balonmano, fue uno de los promotores del club en el año 1979. Desde entonces ha sido presidente del Leizarán Balonmano y ha permanecido ligado a la directiva del club. Sin embargo, su contribución más destacada ha sido y sigue siendo su labor como entrenador. En esta última temporada ha dirigido al Juvenil masculino, un equipo que no ha obtenido los resultados que se marcaban lastrado principalmente por las lesiones de los jugadores, aunque ha entrenado en su larga carrera deportiva a todas las categorías.
Para él, el balonmano es un hobby. «Me ha llenado mucho, he dedicado muchas horas al balonmano porque me gusta este deporte, su ambiente y la gran familia que formamos todos los componentes del club Leizarán», señalaba. Esa gran familia, desde el actual presidente Manolo Alaña, a entrenadores, jugadores y ex-jugadores, padres y madres, se mostraba unánime a la hora de hablar del premiado.
Alaña destacaba su gran capacidad de trabajo y añadía «es una buena persona, lo ha sido todo en el balonmano». Los elogios se sucedían uno tras otro entre aquellos que comparten o han compartido horas de entrenamiento junto a él. «El alma del balonmano», «Un referente en el balonmano local», «Un ejemplo a seguir», «Un hombre que siempre ha sabido estar cuando se le necesitaba, en los momentos malos y en los buenos»…
El galardón no se lo esperaba. Competía con otros grandes del deporte local. Gente como Pedro Mateos, en fútbol sala, José Luis Barberena y Jon Mikel Mujika, en ciclismo, o el fallecido Josetxo Guruceaga, del Euskalduna de fútbol. «La verdad es que no me lo podía imaginar», señalaba tras recoger el premio. «Estoy agradecido a mi familia y amigos, a los clubs deportivos de Andoain, por supuesto a mi club, el Leizarán Balonmano, y al Ayuntamiento. Me ha tocado esta vez a mí pero trabajar en deporte trabajan muchos y todos ellos, desde el primero al último, merecen tener también un reconocimiento».
Kirol Merezimendu Saria, 2012-06-15 (Bastero)