info@leizaraneskubaloia.com

Laguntzaile bila gabiltza

  

LEIZARAN ESKUBALOI K.K.
C.D. BALONMANO LEIZARAN

Guraso bileran komentatu genuen bezala, gure seme-alabak eskubaloian jolastu ahal izateko, lan ugari daude Leizaran Eskubaloi K.Kan eta lan taldeak ditugu antolatuak aurre egiteko. Gurasoen partaidetza ezinbestekoa da gai honetan, behar beharrezkoa da familien inplikazioa.

Hauek dira kluba martxan mantentzeko dauden lan taldeak eta zeregin orokorrak. Laguntzeko prest bazaude, jarri harremanetan klubarekin korreo bat bidaliz info@leizaraneskubaloia.com helbidera zuen datuak, izen-abizenak, telefonoa eta harremanetarako helbide elektronikoa eta parte hartu nahi duzuen talde eta zereginak adieraziz.

Guztiokin posible da!
Leizaran Eskubaloi K.K. zuzendariza taldea.

TALDEAK ETA ZEREGINAK

  • Zuzendaritza taldea. Lan talde ezberdinetako ardura eta informazioa jaso, erabakiak hartu, erakundeekin harremanak, diru-kontuak…
  • Hornidura taldea. Biltegia ordenatu eta mantendu, jokalarien ekipazioak antolatu eta banatu, erosketa eta salmentak, kirol materiala, botikina, dendako salmentak banatu …
  • Sare sozialen eta komunikazio taldea. Twitter, flicker, facebook… kudeatu eta web orria eguneratua mantendu. Streaming-arekin ere hasi nahi dugu. Prentsari klubeko ohar ta partiduen berri ta emaitzak bidali. Familiei eta bazkideei klubeko oharrak bidali. Asteroko partiduetako kartelak prestatu eta lekuetan jarri….
  • Argazkilarien taldea. Ekipoen argazkiak atera: aurkezpenak, partidak…
  • Patrozinatzaileak eta publizitatea. Patrozinatzaileak bilatu, daudenekin harremanak mantendu, diru- laguntza desberdinak jasotzeko era asmatu….
  • Txapelketa/jardunaldien antolakuntza taldea. Gizonezkoen zein emakumezkoen klubeko txapelketak, denboraldiko taldeen aurkezpena, taldeetako argazki ofizialak, Agredako txapelketako taldeen bidaia, klubeko eguna eta afaria …
  • Kirol talde teknikoa. Denboraldia antolatu (izen emate epea erabaki ta arduratu, taldeak eratu, konpetiziorako fitxak tramitatu, entrenatzaileak bilatu) talde ta entrenatzaileekin harreman estuan lan egin, aurredenboraldiko eta lagunartekoak antolatu…
  • Kirol talde laguntzailea. Delegatuak bilatu, entrenatzaileak bilatu, konpetizioko partiden ordutegiak antolatu, mediku azterketak antolatu, aurredenboraldi eta denboraldiko entrenamenduen ordutegiak antolatu, teknifikazioak antolatu, partiden ordutegi aldaketak gestionatu….
  • Eskola kirola eta arbitrajeen taldea. Infantilen eta eskola kiroleko partiduetako arbitroak bilatu eta kudeatu…
  • Entrenatzailea. Gazte talde baten entrenamenduen ardura eta partidetara laguntzea Eskubaloian esperientziarekin edo gabe.