GURASO ETA JOKALARIENTZAT ESKUTITZA
Denboraldi berri bati hasiera emango diogu, 2020-21 denboraldiari, denboraldi berezi bati, COVID-19k sortu duen egoeragatik. Denboraldi hau ziurgabetasunez beteta dago, eta, zalantzarik gabe, gaur egun bizi dugun egoerak baldintzatuko du. Erantzukizun handiko denboraldia, baina baita ilusio handikoa ere.
Leizaran Eskubaloian aspalditik ari gara lanean ahalik eta segurtasun handienarekin eta behar diren baimen guztiekin hasi ahal izateko, nahiz eta hasierako zalantzak izan, gure ustez garrantzitsua da kiroljarduerak berriz hastea gure jokalarien garapen fisiko eta emozional egokia bermatzeko. “Normaltasun berri” horretara egokitzen joan behar dugu eta ahalik eta normaltasun handienarekin bizitzen saiatu.
Une honetan Leizaran Eskubaloia KK-ren lehentasun nagusia gure jokalarien, familien eta ingukoen osasuna eta segurtasuna da.
Segurtasun hori bermatzeko, Leizaran Eskubaloia KK-k jarduketa-protokolo zorrotz bat sortu du, bai entrenamenduetarako bai partidetarako (lehiaketei berrekiteko unean). Protokolo horrek Andoaingo Udalaren protokolo zorrotza osatzen du, eta protokolo horiek derrigorrez bete behar dira, gure jardueretan ahalik eta segurtasun handiena bermatzeko.
Entrenamenduen hasiera mailakatua egiten ari gara, jubenilen eta seniorren taldeak irailaren 7an hasi ziren, kadeteen taldeak irailaren 21ean hasiko dira, eta infantilen taldeak urriaren 1ean hasiko dira,
osasun-egoerak ahalbidetzen badu. Berriz ere azpimarratzen dugu gure lehentasuna jokalarien, familien eta haien ingurukoen segurtasunik handiena bermatzea dela.
Gure webgunean (www.leizaraneskubaloia.com) argitaratuta daude 2020-21 denboraldiko entrenamendu-ordutegiak, Buruntzaldeako kontingentzia-plana, Andoaingo Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko COVID-19 protokoloa eta Leizaran Eskubaloia KK-ren Covid-19 segurtasun-protokoloa horien berri izan dezazuen.
Animo, honetatik aterako gara eta!!!